2019-(e)ko urtarrila-ren 18-a, ostirala

Mungialdeko Behargintzak “HAZILAN” proiektuaren edizinoa martxan ipini dau 2019 honetan

2019ko edizinorako MARTXOAn egingo den talderako plaza bat dago zuretzako, animatzen?

Zer da “Aktibatu”? Topagune bat da, langabezian edo lana galtzeko arriskuan dagozan 20-44 urteko herritarrei eta Goi mailako Lanbide Heziketako prestakuntza edo hortik gorakoa daukien pertsonei zuzenduta dagoana. Aktibaturen bidez herritar horreek alkartu egingo dira lana bilatzeko eta, aldi
berean, trebetasunak lantzeko.


Aktibatu fasea
· Prestakuntza integrala (50 o.), honen barruan aurten eta berrikuntza bezala modulo formatibo hau emango da:MF1446_3 Enplegurako prestakuntza profesionalean laneko orientabidea eta kalitatearen sustapena 30 o.
· Talde autogestionatuak (30 o.)
· Banakako jarraipena


Prestakuntza fasea
AKTIBATU amaitu ostean, FORMAKUNTZA INGELESEAN eskainiko da edizino barri honetan.
B eta C mailako talde bi egingo dira 60 orduko ingeleseko formakuntza emateko.


Kokatu Fasea
Aktibatu eta prestakuntza amaitu ostean, “KOKATU” fasera pasatuko dira parte hartzaileak. “KOKATU” fasean praktikak enpresetan garatuko dabez. Praktika horrek lanez kanpokoak izango dira eta 200 ordukoak izango dira.
Noiz?
Martiaren 4 tik aurrera.
Inskripzioa Mungialdeko Behargintzan
otsailak 27 a arte. ( ℡ 946156244)